Ezarrita dagoen alarma-egoera dela eta, martxoaren 25ean, zerbitzu-eskaintza gehiago murrizteko eskatu da. Beraz, dagoeneko martxoaren 16tik aurrera murriztuta zeuden Lurraldebusen zerbitzuek, murrizketa handiago izango dute, Ospitaleetako zerbitzuek izan ezik. Horietan ohiko zerbitzua mantentzen da, hots, zerbitzuen % 100a. Gainera, osasun langileen mugikortasuna bermatzeko helburuz,
ospitaleei zerbitzu eskaintza zabaldu zaie asteburuetan ere laneguneko zerbitzua eskainiz.
Martxoaren 25etik aurrera indarrean egongo den zerbitzu-eskaintza berria, web orriko berri nabarmenduan ikusi dezakezu, edo ondoko lotura honetan:
COVID-19 ORDUTEGIAK
Informazio gehiago 900 300 340 doako telefono zenbakian, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara.