Apirilak 18. Bilboko Aireportuarekin lotzen duten Lurraldebusen lineak bertan behera
2020ko Apirilak 17
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru departamentuak, COVID-19ak eragindako egoeraren garapena aintzat hartuta, hurrengo larunbatetik aurrera, hots, apirilaren 18tik aurrera, eta abisu berri arte, Lurraldebusen Bilboko Aireporturako DO50B Donostia>(Zarautz)>Aeropuerto Bilbao eta DG56B Arrasate>Aeropuerto Bilbao lineetako zerbitzuak bertan behera uztea erabaki du.
Aipaturiko lineetako zerbitzuren batetarako apirilaren 18, 19 edota 20rako bidaia-txartela dagaoeneko erosia duen pertsona orok bidaiatu ahal izango du.
Atzeraezintasunezko arrazoiengatik bidaiatu beharra duten pertsonek, Lurraldebusen Bilboko lineak eta Bizkaibusen A3274 linea erabili ahal izango ditu Bilboko Aireportuarekin lotzeko.