GO05 Lazkao > Ordizia > Beasain > Ormaiztegi > Ezkio-Itsaso > Zumarraga Ospitalea linean ezarritako ordutegia bermatzeko, ibilbidea aldatu da Zumarragan ospitalerako bigarren itzulia kenduz, Zumarragako Ospitaleko osasun-langileen ordutegietara egokitutako espedizioetan izan ezik.
Gainera, Olaberria, Beasain eta Lazkao lotzen dituen GO03 linean jasotako espedizioak ezarri dira.
Bestalde, eskaripeko zerbitzuen erabilera eskasak egungo zerbitzu-eskaintza birplanteatzea eragin du. Ondorioz, eskualdean eskaintzen diren Lurraldebusen hainbat lineatan aldaketa batzuk egitea erabaki da.
Zerbitzu-eskaintza berria datorren abenduaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.
Ikusi
hemen ordutegi berriak.
Informazio gehiago 900 300 340 doako telefono zenbakian, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara.