Lurraldebusen DO03 linean atzo gertatutako istripuari buruzko informazio-oharra
2022ko Urriak 30
Mugikortasun Departamentua kezkatuta agertu da gidariagatik eta kaltetutako erabiltzaileengatik, eta istripuaren arrazoiak jakiteko beharrezko informazioa biltzen ari da
Rafaela Romero diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako zuzendariarekin batera, ohar baten bidez adierazi nahi izan dute kezkatuta daudela DO03 lineako autobusak izandako istripuaren ondorioz kaltetutako erabiltzaileen egoera eta bilakaera dela eta. Istripua atzo arratsaldean gertatu zen, autobus horrek Ordizia eta N-I lotzen dituen tunelaren aurka talka egin zuenean, San Juan auzoan.
Ildo horretan, zehaztu nahi izan du Mugikortasun Departamentuak premiazko jarduerak antolatu dituela ezbehar horren arrazoiak eta kuasak ezagutzeko. Era berean, Foru Aldundiak ondorioztatu du Avanza enpresa emakidadunari eta polizia-agintariei eskatutako informazioa eta dokumentazioa bildu ondoren, eta hura aztertu eta ebaluatu ondoren, ezbehar hori eta beste edozein istripu saihesteko beharrezko neurriak aztertuko direla, hala badagokio. Hori guztia, Lurraldebusen foru-garraioko zerbitzu publikoaren ezaugarri diren segurtasun-, eraginkortasun- eta efizientzia-baldintzetan zerbitzuaren prestazioaren kalitatea mantentzeko.
Azkenik, Mugikortasun Departamentuak eragindako gidariari eta erabiltzaileei atzo izandako istripuaren ondorioengatik duten atxikimendua eta kezka adierazi nahi izan die, eta enpresako arduradunekin harremanetan egon dira kaltetutako erabiltzaileen bilakaerari eta errekuperazioari buruzko informazioa jasotzeko.