Lurraldebusek web orri berria eta APP berritua dauzka, , eta erabiltzaileei, denbora errealean, autobusa iristeko falta den denbora jakinaraziko die, eta baita bidaia planifikatzen lagundu ere.
Argi eta erraz ulertzeko moduan azalduko da zein den tokietara joateko ibilbide eta linea egokiena, hurbilen dagoen geralekua, ordutegia, ibilbidea egiteko behar den denbora, eta Lurraldebuseko bidaia bakoitza azkar eta eroso planifikatu ahal izateko behar diren argibide guztiak.