Gaurtik aurrera, Lurraldebusek bidaiarientzako informazio-sistemak hobetu ditu, "Nere Lurraldebus" funtzionaltasun berria gehituz Lurraldebus aplikazio eta webgunean, erabiltzaileak modu pertsonalizatuan eta denbora errealean bere zerbitzuari buruzko informazioa jasotzea ahalbidetuz.
Sistemako erabiltzaile gisa identifikatzeko aukera dago; horrela, Lurraldebusetik jasotako informazioa modu pertsonalizatuan kudeatu ahalko da.
Horrela, Lurraldebusen erabiltzaile guztiek egunero albisteak jaso ahalko dituzte eta berengan eragina izan ditzaketen gorabeheren oharrak konfiguratu; horretarako, nahi duten udalerria, sarritan erabiltzen dituzten lineak edota geralekuak hautatuz.