Emaitzak eskuratzen

Ibilbidea zehaztu

close

Lineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?

wb_sunny

brightness_2

arrow_back

Akeratu eskualde bat

close
Zegama Idiazabal Beasain Ordizia Lazkao Amezketa Berastegi Villabona Zaldibia Errezil Urnieta Hernani Astigarraga Lasarte-Oria Tolosa Andoain Zestoa Oñati Zumarraga Azpeitia Loiola Azkoitia VITORIA-GASTEIZ Eskoriatza Aretxabaleta Arrasate Bergara Eibar Elgoibar Ermua Donostiako Aireportua Aeropuerto de San Sebastián Hondarribia Irun Errenteria Pasaia DONOSTIA SAN SEBASTIÁN Zarautz Getaria Zumaia Deba Mutriku Ondarroa Bilboko Aireportua Aeropuerto de Bilbao BILBAO
Elorrio Durango Oñati VITORIA - GAZTEIZ Durana Mendibil Arroiabe Ulibarri Landa Leintz-Gatzaga Eskoriatza Aretxabaleta Arrasate San Prudentzio Bergara Antzuola Eibar Soraluze Legazpi Zumarraga Ospitalea Elgoibar Ermua DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN Zarautz Bilboko Aireportua / Aeropuerto de Bilbao BILBAO
Aia Usurbil Zumarraga Urretxu Zarautz Zumaia DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN Aizarnazabal Zestoa Azpeitia Azkoitia Orio Getaria
DONOSTIA SAN SEBASTIÁN Urretxu Zumarraga Ermua Eibar Elgoibar Beizama Zarautz Tolosa Albiztur Bidania-Goiatz Errezil Aizarnazabal Zestoa Zumaia Azpeitia Azkoitia
Andoain Berastegi Elduain Berrobi Gaztelu Leaburu Belauntza Txarama Lizartza Orexa Bedaio Ugarte Abaltzisketa Amezketa Baliarrain Ikaztegieta Orendain Altzo Alegia Bidania-Goiatz Albiztur Hernialde Izaskun Irura Larraul Zizurkil Alkiza Anoeta Ibarra TOLOSA Asteasu Villabona Aduna Linea erregularrakLíneas regulares Eskaripeko lineak eta geltokiakLíneas y paradas bajo demanda
Durana Mendibil Arroiabe Ulibarri Landa Leintz-Gatzaga Lekeitio Berriatua VITORIA-GASTEIZ Arrasate Aretxabaleta Eskoriatza Elgeta Azkoitia Azpeitia Zestoa Amorebieta Durango Mallabia Zarautz Zumaia Itziar Mendaro Ondarroa Eibar Soraluze Bergara Elorregi Ermua Mutriku Deba Elgoibar DONOSTIA SAN SEBASTIÁN
Altza Garbera DONOSTIA SAN SEBASTIÁN P. Donibane P. San Pedro Lezo Oiartzun Ospitalea Hondarribia P. Antxo Irun Errenteria Donostiako Aireportua / Aeropuerto de San Sebastián Ospitaleak Ibaeta
Irura Aginaga Ereñozu Astigarraga Ospitaleak Urnieta Villabona Usurbil Lasarte-Oria Hernani Tolosa Andoain DONOSTIA SAN SEBASTIÁN
Gabiria Mutiloa Zerain Zegama Segura Idiazabal Ihurre Olaberria Ataun Lazkao Zaldibia Gaintza Arama Altzaga Itsasondo Legorreta Ordizia Beasain Ormaiztegi Ezkio-Itsaso Zumarraga Hospital
Durango Abadiño Elorrio Elgeta Bergara Antzuola Zumarraga-Urretxu Ezkio-Itsaso Ormaiztegi Beasain Ordizia Itsasondo Legorreta Ikaztegieta Alegia Tolosa Irura Villabona Andoain Lasarte-Oria Zarautz BILBAO DONOSTIA SAN SEBASTIÁN VITORIA-GASTEIZ Bilboko Aireportua Aeropuerto de Bilbao

close

help_outline

MENUA

close

Lurraldebusek 25 milioi bidaia lortu du 2018an eta erabiltzaileek 7,5eko balorazioa eman diote

2019ko Urtarrilak 23

Lurraldebusek bidaiari-errekor berria ezarri du 2018an, 25 milioi bidaia, 2017an baino 400.000 bidaia gehiago. Eguneko erabileran 12 puntuko igoera izan du 2015. urtearekin alderatuta.

Ikusi hemen prentsa ohar guztia

 
2018an Lurraldebusen jarduerak 200.000 bidaia gehiago suposatu zituen hasiera batean aurreikusita zeudenak baino, guztira 24.819.558 bidaia egin zirelako, 2017an baino 383.551 bidaia gehiago, hain zuzen. Emandako zerbitzuen kalitatea balioesteko egindako azterlanaren esparruan aztertu dira datu horiek.
 
Erabiltzaileen % 85ek gustura edo oso gustura daudela adierazi dute, eta Lurraldebusen zerbitzuei 7,5 puntuko puntuazioa eman diete, besteak beste.
 
Lurraldebusen erabiltzaileen % 65 ohiko erabiltzaileak dira

Lurraldebus erabiltzen duten pertsonen % 65 ohiko erabiltzaileak dira, zerbitzua egunero edo astean zenbait egunez erabiltzen dutenak. Ehuneko hori 12 puntu igo da, antzeko ezaugarriak zeuzkan azterlan batek 2015ean lortutako datuen aldean. Bereziki gazteen artean ohiko erabilera da nagusi, eta % 87ra iristen da 25 urtetik beherako pertsonen artean.
 
Eskualdez eskualde, Urola Erdia eta Urola Kosta daude buruan, eta lau pertsonatik hiru Lurraldebusen ohiko erabiltzaileak dira. % 78, hau da, 10 pertsonatik 8, Lurraldebusen eskutik iristen da helmugara, beste baliabideen beharrik gabe; hamarretik zazpi zuzenean iristen dira gainera, linea bakarra erabiliz. Lana edo ikasketak dira bidaia egiteko arrazoi nagusia. Lurraldebusen bi erabiltzailetik batek arrazoi horiengatik egiten du bidaia, eta % 32k gestio pertsonalak egiteko.

Erabiltzaileen % 85 gustura daude

Erabiltzaileen % 85ek adierazi dute Lurraldebusen zerbitzuekin nahiko gustura edo oso gustura daudela, eta batez beste 7,5 puntuko puntuazioa eman diete zerbitzuei. Balioespena bereziki positiboa izan da Goierrialdean (8,8) eta Urola Erdian (8,1).

Gidarien adeitasuna, ibilgailuaren egoera eta puntualtasuna dira ondoen balioetsitako alderdiak, batez besteko kalifikazioak 8,1, 8 eta 7,9 puntu izanik, hurrenez hurren. Ondoren, geltokien egoera (7,8); segurtasuna (7,7) eta maiztasuna (7) aipatu dituzte. Aztertutako alderdi guztiek “oso ongi” kalifikazioa lortu dute.

Bezeroaren arretarako zerbitzu berriak
 
Bezeroaren arretarako zerbitzuek ere balioespen ona jaso dute erabiltzaileen aldetik, gutxi gorabehera % 80 gustura edo oso gustura daudelako jasotako tratuarekin.
 
Zehazki, % 25ek inoiz erabili izan du 900 300 340 doako arretarako telefono-zenbakia, % 81ek ongi balioetsi dute, eta 7,8 puntuko batez besteko puntuazioa eman diote. Ia erabiltzaileen erdiak (% 47) inoiz kontsultatu du Webgunea, % 77ari egokia iruditzen zaio, eta batez beste 7,3 puntuko puntuazioa ematen diote.

Azkenik, % 14k gailu mugikorretarako aplikazioa (App-a) deskargatu dute, % 76 gustura edo oso gustura geratu dira emaitzarekin, eta 7,4 puntuko puntuazioa eman diote.
 
Lurraldebusen erabiltzaileen artean egindako 1.100 inkestak hartu dira oinarritzat azterlana egiteko, eta lagina hartzerakoan eskualdeen proportzionaltasuna, generoa eta adin-tarteak hartu dira aintzat.

Elkarrizketak telefonoz (700) edo aurrez aurre (400) egin ziren, joan den urteko urriaren 22tik azaroaren 8ra bitarte.