Apirilaren 1etik aurrera, Debabarrenako Lurraldebusen zenbait lineatan, geraleku berriak jarriko dira:
- “Urasandi” Deban, DB04 Mallabia>Deba>Ondarroa, DB05 Ondarroa>Zumaia eta DB06 Soraluze>Ondarroa lineetan.
- Elgoibarren “Sigma Olaso” Mendarorako noranzkoan eta “Sigma” Eibarrerako noranzkoan, DB44G Mallabia > Deba > Ondarroa linean.
-
Bestalde, astelehenetik ostiralera,
UK05 Zestoa>Azpeitia>Azkoitia>Elgoibar>Eibar> Ermua linean, Eibarreko, Elgoibarreko eta Azkoitiko igarotze orduak 2 minutu aurreratuko dira eta ibilbidea aldatuko da ondorengo zerbitzuetan:
- 10:45, 15:45 eta 16:45ean Azkoitian irteera duten zerbitzuak Eibarko “Unibertsitatea” geralekuraino iritsiko dira Ermuaraino iritsi beharrean.
- 11:45, 16:45 eta 17:45ean Azkoitian helmuga duten zerbitzuak Eibarko “Unibertsitatea” geralekutik irtengo dira Ermuatik irten beharrean.
Informazio gehiagorako web-orri honetako “lineak eta ordutegiak” kontsultatu edo 900 300 340 telefono zenbakira deitu, astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara.