Maiatzaren 2an, Deba eta Mutriku arteko
GI-638 errepidearen mozketa izango da eta eragina izango du Lurraldebusen DB03, DB04, DB05, BD06 eta DB44G lineetan, bai joaterakoan bai etortzerakoan. Bide mozketa,
lau hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da.
Mozketa dela eta, anezka zerbitzua jarriko da Deba eta Ondarroa artean
DB04, DB05, DB06 eta DB44G lineetan, eta Deba eta Lekeitio artean,
DB03 linean.
Debako autobus aldaketa aparkalekuan egingo da, DB03 linearen kasuan izan ezik. Kasu honetan, Hondartza kalean, Alamedan, egingo da Donostiarako noranzkoan, eta aparkalekuaren sarreran Lekeitiorako noranzkoan.
Lurraldebusen lineak eta anezketako lineak, linea ezberdinak dira, eta ondorioz,
ibilgailu bakoitzean dagokion bidaia ordaindu beharko da. Lurraldebusen autobusean dagokion udalerriaren eta Debaren arteko bidaia ordainduko da. Anezkan, berriz, Debatik helmugaraino (Mutriku, Ondarroa, Lekeitio) ordainduko da, eta alderantziz.
Gomendagarria da Mugi txartel anonimo edo pertsonalizatua eskuratzea. Mugirekin ordaintzeak abantaila du autobus aldaketa segidan egiten bada autobus-aldaketa tarifa aplikatuko baita, eta ondorioz, bidaia bakarra ordainduko da, alegia, bidaiarik garestiena soilik ordainduko da.
Debako ohiko ordutegia errespetatuko da, Ondarroa eta Lekeitioko jatorriko irteera ordutegiak aurreratuz.
Anezken ordutegiak hauek izango dira.
Informazioa eguneratua izateko gomendatzen dugu www.lurraldebus.eus webgunea eta App-a kontsultatzea edo deitzea 900 300 340 telefonora.