Abuztuak 23-26, G7 gailurra Miarritzen
2019ko Abuztuak 22
Miarritzen abuztuaren 23tik 26ra G-7 Gailurra egitearen ondorioz, oro har eta zehazki AP-8 autobidean sor daitezkeen zirkulazio arazoak direla eta, arazo hauen eragina jasan dezaketen eremuetako garraio publikoaren erabiltzaileei zinez eskatzen zaie trenbide bitartekoak erabil ditzatela beren bidaietarako, alegia, Euskotrenek zein Renfek Donostia, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribia artean eskaintzen dituzten zerbitzuak erabil ditzatela.
Era beran, eta arrazoi beragatik, bertan behera geratzen dira abuztuaren 23tik abuztuaren 26ra honako lineak:
E-21 Hondarribia (Aireportua)-Donostia (AP-8),
E-22 Hondarribia-Irun (CC Txingudi Merkatalgunea),
E-28 Hondarribia (Ama Guadalupekoa)-Aireportua.
Linea alternatiboak honako hauek dira:
E-20 Hondarribi-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia,
E-25 Hondarribia-Irun,
E-26 Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia (N-I)
E-27 Hondarribia-Irun-Errenteria-Donostia(N-I).
G-7 Gailurrak sor ditzakeen trafiko arazoek eragina izan dezakete gainerako linea batzuen ordutegian zein ibilbidean.
Aldaketa hauek sor ditzaketen kalteengatik barkamena eskatzen dugu.