Bilbao Intermodal Geltokiko nasetara sartzeko eta Lurraldebusen bidaiatzeko QR kodea duen bidaia-txartela behar da. Bidaia-txartela hori Lurticket aplikazio bidez, web orrian edo geltokian dauden leihatila eta autosalmenta-makinetan eskuratu daiteke.
Salbuespen moduan eta zerbitzu batzuen irteera baino bost minutu lehenago bakarrik orain arte nasetara bidaia-txartelik gabe lagundutako tornua erabiliz sartu eta bidaia-txartela autobusean bertan erosi edo Mugi txartela bidez bidaiatu duten Lurraldebus zerbitzuen erabiltzaileek, hemendik aurrera Mugi txartelarekin sartu ahal izango dute hurrengo zerbitzuetan:
- DO01 Donostia >Bilbao linean 22:00 zerbitzua astelehenetik ostiralera.
- DO41G Donostia > Bilbao linean 22:30 eta 00:00 zerbitzuetan ostiral, larunbat eta igandeetan.
- DO03 Donostia > Tolosa > Zumarraga > Bilbao, DG01 Arrasate > Oñati > Bilbao, DG02 Bergara > Oñati > Arrasate > Bilbao lineetan zerbitzu guztietan.