Gipuzkoako Foru Aldundiko eskumeneko herri arteko garraio publikoaren irudi bateratua da, hainbat eragilek eskaintzen dutena.
Postaz: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua. Julio Caro Baroja Plaza, 2-4º. 20018 Donostia.
Telefonoz : 900 300 340 Ordutegia: 8:00-20:00 astelehenetik igandera
Emailez: lurraldebus@lurraldebus.eus
Twitter: @lurraldebus
Facebook: lurraldebus
Linea eta ordutegien informazioa kontsulta web orri honetan, edota jarri harremanetan lurraldebuseko bezeroaren arreta zerbitzuarekin 900 300 340 telefonoan.
Mugi eta Lurraldebus txartelekin lotutako arazoei buruzko kontsulta, erreklamazioa edo kexa: Telefonoz: 943 000117. Faxez: 943 000 116. Emailez: info@mugi.eus. Zuzeneko harreta: Calle Easo, 74. 20006. San Sebastián.
Tarifa-sistema bateratu berria da, eta martxoaren 4tik aurrera indarrean dagoena sistemari atxikitako Gipuzkoako garraiobide publiko guztietan. Sistemak euskarri bakarra izango du Lurraldebus sisteman erabiltzen denaren bilakaera dena: Mugi txartela. Horrela, Mugi eta Lurraldebus txartelak MUGI sistemaren barne dauden garraio publiko guztietan erabili ahal izango dira, biek zerbitzu berbera emango dute. Erabilgarri egongo dira Donostiako, Irungo, Arrasateko, Hernaniko eta Errenteriako hiri-zerbitzuetan, herri arteko zerbitzuetan (Lurraldebus zerbitzuetan) eta baita Eusko Treneko tren-lineetan ere. Gainera, Oiartzungo autobus urbanoan Mugi eta Lurraldebus txartel arruntak nahiz kolektiboenak erabili litezke, soilik ordainketa modu bezala, eta Renferen aldiriko zerbitzuetan (leihatiletan zein makinetan) txartel arrunta erabili liteke ordainketa modu zezala.
Arrunta: txartel pertsonalizatua da, eta jabearen bidaiak soilik ordaintzeko balio du.
Taldekoena: txartel pertsonalizatua da, eta jabea talde jakin baten kide dela ziurtatzen du. Jabearen bidaiak soilik ordaintzeko balio du, eta kargatzerakoan dagokion hobaria gehitzen zaio.
Anonimoa: titularrik gabeko txartela da, eta hainbat pertsonen bidaiak ordaintzeko balio du. (Lurraldebus zerbitzuetan, gehienez 9 bidaiarirena. Eragiketa hori ez da automatikoa eta gidariak bakarrik egin dezake). MUGI sistemako lehenengo 20 bidaiaren deskontua eskaintzen du (% 45). Lehen aldiz kargatzen denetik 3 hilabeteko epea du, baina kargatzen den bakoitzean epea luzatzen da.
Txartel pertsonalizatu bakar baten jabe izan daiteke, berdin da Lurraldebus zein Mugi izan.
Gipuzkoako Tarifak Bateratzeko prozesua Gipuzkoako Garraio Agintaritzak (www.atgipuzkoa.eus) sustatu eta zuzentzen du
Honako hauek dira partaideak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Irungo Udala eta Errenteriako Udala. Laster partaide izango dira baita Hernaniko Udala, Arrasateko Udala, Eibarko Udala eta Zarauzko Udala ere.
www.mugi.eus web orrian, eta 943 000117 telefonoan.
Ekialdebus, SL Autobuses Garayar, SA Hijos de A. Areizaga, SA (HASA) Cía. Tranvía Tolosa-San Sebastián,SA (TSST) Autobuses La Guipuzcoana, SL Eusko Trenbideak-FFVV,SA (Eusko Tren) Tolosaldea bus, SL Goierrialdea, SL Transportes Pesa, SA.