Emaitzak eskuratzen

Ibilbidea zehaztu

close

Lineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?

wb_sunny

brightness_2

arrow_back

Akeratu eskualde bat

close
Zegama Idiazabal Beasain Ordizia Lazkao Amezketa Berastegi Villabona Zaldibia Errezil Urnieta Hernani Astigarraga Lasarte-Oria Tolosa Andoain Zestoa Oñati Zumarraga Azpeitia Loiola Azkoitia VITORIA-GASTEIZ Eskoriatza Aretxabaleta Arrasate Bergara Eibar Elgoibar Ermua Donostiako Aireportua Aeropuerto de San Sebastián Hondarribia Irun Errenteria Pasaia DONOSTIA SAN SEBASTIÁN Zarautz Getaria Zumaia Deba Mutriku Ondarroa Bilboko Aireportua Aeropuerto de Bilbao BILBAO
Elorrio Durango Oñati VITORIA - GAZTEIZ Durana Mendibil Arroiabe Ulibarri Landa Leintz-Gatzaga Eskoriatza Aretxabaleta Arrasate San Prudentzio Bergara Antzuola Eibar Soraluze Legazpi Zumarraga Ospitalea Elgoibar Ermua DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN Zarautz Bilboko Aireportua / Aeropuerto de Bilbao BILBAO
Aia Usurbil Zumarraga Urretxu Zarautz Zumaia DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN Aizarnazabal Zestoa Azpeitia Azkoitia Orio Getaria
DONOSTIA SAN SEBASTIÁN Urretxu Zumarraga Ermua Eibar Elgoibar Beizama Zarautz Tolosa Albiztur Bidania-Goiatz Errezil Aizarnazabal Zestoa Zumaia Azpeitia Azkoitia
Andoain Berastegi Elduain Berrobi Gaztelu Leaburu Belauntza Txarama Lizartza Orexa Bedaio Ugarte Abaltzisketa Amezketa Baliarrain Ikaztegieta Orendain Altzo Alegia Bidania-Goiatz Albiztur Hernialde Izaskun Irura Larraul Zizurkil Alkiza Anoeta Ibarra TOLOSA Asteasu Villabona Aduna Linea erregularrakLíneas regulares Eskaripeko lineak eta geltokiakLíneas y paradas bajo demanda
Durana Mendibil Arroiabe Ulibarri Landa Leintz-Gatzaga Lekeitio Berriatua VITORIA-GASTEIZ Arrasate Aretxabaleta Eskoriatza Elgeta Azkoitia Azpeitia Zestoa Amorebieta Durango Mallabia Zarautz Zumaia Itziar Mendaro Ondarroa Eibar Soraluze Bergara Elorregi Ermua Mutriku Deba Elgoibar DONOSTIA SAN SEBASTIÁN
Altza Garbera DONOSTIA SAN SEBASTIÁN P. Donibane P. San Pedro Lezo Oiartzun Ospitalea Hondarribia P. Antxo Irun Errenteria Donostiako Aireportua / Aeropuerto de San Sebastián Ospitaleak Ibaeta
Irura Aginaga Ereñozu Astigarraga Ospitaleak Urnieta Villabona Usurbil Lasarte-Oria Hernani Tolosa Andoain DONOSTIA SAN SEBASTIÁN
Gabiria Mutiloa Zerain Zegama Segura Idiazabal Ihurre Olaberria Ataun Lazkao Zaldibia Gaintza Arama Altzaga Itsasondo Legorreta Ordizia Beasain Ormaiztegi Ezkio-Itsaso Zumarraga Hospital
Durango Abadiño Elorrio Elgeta Bergara Antzuola Zumarraga-Urretxu Ezkio-Itsaso Ormaiztegi Beasain Ordizia Itsasondo Legorreta Ikaztegieta Alegia Tolosa Irura Villabona Andoain Lasarte-Oria Zarautz BILBAO DONOSTIA SAN SEBASTIÁN VITORIA-GASTEIZ Bilboko Aireportua Aeropuerto de Bilbao

close

help_outline

MENUA

close

Lurraldebus

 

600 pertsona

600 langile baino gehiago aritzen dira Lurrraldebuseko zerbitzuetan

 

25,8 milioi km

Urtean, gutxi gorabehera, 25,8 milioi kilometro egiten dituzte Lurraldebuseko autobusek

 

24,5 milioi bidaiari

24,5 milioi bidaiarik erabili zituzten Lurraldebusen zerbitzuak

Zer da Lurraldebus

Lurraldebus Gipuzkoako lurralde osoa bere artean eta hiru euskal hiriburuekin lotzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren herriarteko autobus garraio zerbitzu publikoa da, gizarte kohesioari, lurralde orekari eta Gipuzkoako hiritarren mugikortasun jasangarriari laguntzeko helburua duena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide bidezko herriarteko garraio publikoaren zerbitzuak zerbitzua eskaintzen duten enpresa emakidadun esleipendunen bidez kudeatzen dira.

Kalitatezko herriarteko garraio publiko eraginkor eta efiziente bat eskaintzeko erronka eta konpromisoarekin egiten du lan Lurraldebusek, lanera, irakaskuntza zentroetara, unibertsitate-campusetara, osasun zentroetara edota kultur eta kirol ekitaldietara joateko Lurraldebus erabiltzen duten herritarren eguneroko garraio beharrekin betetzen duena, bai lurraldeko eskualde ezberdinetara edota Gipuzkoako hiriburura, Donostia. Lurraldebusen zerbitzuak gainera herriak, eskualdeak eta hiriburua Bilbo eta Gasteizekin lotzea ahalbidetzen du.

Lurraldebusek mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten du, gizarte, lurralde, ekonomia eta ingurugiroaren ikuspuntutik, ibilgailu pribatuaren aurrean garraio publikoaren erabilera sustatuz, klima aldaketaren kontrako borrokari ekarpena eginaz. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz mugikortasun elektrikoaren eta autobus flotaren berritzearen aldeko politiketan aurrerapausoak ematen ari dira, ibilgailu hibridoak erabiliz eta berotegi-efektua eragiten duten gasen isurtzea kontrolatu eta murrizten duten neurriak hartuz.

Era berean, Lurraldebusen herriarteko garraio zerbitzu publikoak irisgarritasun unibertsala eta pertsona guztien mugikortasuna indartu nahi du eta linea bakoitzaren ibilbideko geltokiak iragartzeko audio-abisu zerbitzuaren moduko ekintza aitzindariak jarri ditu martxan.

Gure zerbitzu eskaintza

Lurraldebusek herriarteko garraio sarea eskaintzen du, zerbitzu metropolitanoak, eskualde artekoak, ibilbide luzekoak eta eskaripekoak biltzen dituena.

Eskualde guztietan eskaintzen ditu garraio zerbitzuak Lurraldebusek: Oarsoaldea-Bidasoa, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Buruntzaldea. Ibilbide luzeko lineek Donostia, Bilbo eta Gasteizekin lotzeaz gain, Donostiako eta Bilboko aireportuetarako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, azken honetara Arrasatetik ere eskaintzen delarik.

Ohiko zerbitzuak eguneko eta gaueko ordutegietan eskaintzen dira. Gaueko zerbitzuak linearen izenean azaltzen den “G” baten bidez identifikatzen dira eta egunekoen tarifa ezberdina dute. Lurraldebus/Mugi txartelarekin ordaindu daitezke, baina ez da txartel hauen mailakako deskontua aplikatzen.

Urtean zehar Gipuzkoako lurralde osoan ospatzen diren kultur edo kirol ekitaldiak, herrietako jaiak, sagardotegi garaia eta beste ospakizun batzuk direla eta, zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditu Lurraldebusek, herritarren mugikortasuna eta garraio publikoaren erabilera bermatzea lagunduz.

Lurraldearen orografia dela eta, biztanleria oso sakabanaturik duten herri eta eskualdeetan eskaripeko garraio zerbitzu publiko bat jartzen du Lurraldebusek bizilagunen eskura, beharra dutenek aurrez, ezarritako ordutegien arabera, Lurraldebusen arreta telefonora dei bat eginaz erabiltzen dutena.

Historia

2005 urtean LURRALDEBUS, S.L. sozietatea eratu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako bidaiarien garraio publikoaren enpresa emakidadunek, bidaiarien herriarteko garraio publikoko zerbitzuak koordinatu eta hobetzeko, eta irudi komun baten pean eskaintzeko helburuarekin.

Bi urte beranduago, 2007an, aurrerapauso handia eman zen Lurraldebus txartela sortzearekin, herriarteko autobus zerbitzu osoan Txartel Bakarra martxan jarriaz, Lurraldebusen garraio txartel berria eta bere abantailak erabiltzea bideratzen zuten txartelak emateko eta kitatzeko makinak jartzearekin batera aurrerapen teknologiko garrantzitsua izan zena.

Aldundiak bidaiarien garraio publikoa Gipuzkoan sustatu eta indartzeko garatzen duen politikaren barruan, eta garraio gaietan eskumena duten hainbat erakunde publikoren parte-hartzearekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza SA (ATTG) sortu zen 2011n, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia, Irun, Eibar, Arrasate, Errenteria, Zarautz, Hernani eta Lasarte-Oriako udalek osatzen dutena.

ATTGren helburua Gipuzkoako lurraldeko garraio publiko guztiak koordinatu eta sustatzea da, eta bere lanik adierazgarrienetako bat Mugi txartelaren bidez tarifa sistema bateratu eta mailakatua martxan jartzea izan da, erabiltzaileei Gipuzkoako edozein garraio motatan (Renferen aldirikoetan izan ezik) garraio txartel bakarrarekin bidaiatzen ahalbidetzen diena, salneurri berberekin eta deskontu mailakatuez etekina ateraz.

Mugi sistema bateratua indarrean jarri ondoren, 2013 urtean, Lurraldebus Aldundiaren Mugikortasun Sailak hartu du beregain merkatari erakunde bat izateari utzita. Gipuzkoako herriarteko autobus garraio zerbitzu publikoan bihurtzen da une horretan, linea eta zerbitzu berriekin hazten hasiz.

Bi urte beranduago, 2015ean, emakida berriak jarri ziren martxan Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena eta Goierriko eskualdeetan, lurralde osoa hartuz, eta baita ibilbide luzeko zerbitzuak ere, euskal hiriburuekin eta Bilboko aireportuarekin lotuz.

2016an Lurraldebusen Kudeaketa eta Kontrol Zentroa indartzen da eta Bezeroaren Informazio eta Arreta Zerbitzua jartzen da martxan, urte osoan egunero funtzionatzen duen doako telefono baten bidez (900 300 340) eta garraio publikoaren erabiltzaileen iradokizun eta erreklamazioei irekita dagoen posta elektroniko baten bidez (lurraldebus@lurraldebus.eus) eskaintzen den zerbitzu integral eta bateratua.

Gaurkotasuna

Gaur egun Lurraldebusek 118 linea ditu. Horietako 77 egunekoak dira, 19 gauekoak, 16 eskaripekoak eta 6 bereziak.

2017. urtean:

 

  • 24,5 milioi bidaiarik erabili zituzten Lurraldebusen zerbitzuak
  • Milioi 1 baino zerbitzu gehiago burutu ziren linea ezberdinekin
  • 245 autobus erabili ziren zerbitzu hauek eskaintzeko
  • 26 milioi kilometro egin ziren guztira

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak alor ezberdinetan dihardu lanean garraio publikoaren etengabeko hobekuntzarako, batez ere teknologia aplikazioak garatuz, besteak beste, autobusetan doako wifia jarriaz, webgune korporatibo berria zabalduz, denbora errealean geltokien informazioa eskainiz, autobusetako TB pantailetan notiziak argitaratuz eta geltokien audio jakinarazpen zerbitzua martxan jarriaz, Lurraldebuseko erabiltzaileek informazio gehiago eta hobea izan dezaten.

Era berean, Lurraldebusen mugikorretarako doako App-a garatu da Android eta iOS sistema operatiboetarako, Lurraldebusen zerbitzu guztien informazioa denbora errealean atzitzea ahalbideratzen duena, Lurraldebus zerbitzuari dagokion sareko geltoki bakoitzerako iritsiera denborak ezagutaraziz. Aplikazioa 4 hizkuntzatan dago eskuragarri: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.

Txostenak

Lurraldebus zerbitzuen bilakaera ikusteko, aldizka egiten diren txostenetara sartu zaitezke.

2017ko lehen seihilekoaren txostena

file_download

2017 urteko txostena

file_download