Lurraldebusen zerbitzuetan, erabiltzaileen eta gidariaren arteko kontaktua eragozteko neurriak hartu dira.
Horretarako:
- Ezin da eskudirutan ordaindu.
- Ibilbide ertain eta laburretan: Mugi txartela bakarrik erabiliko da bidaia-txartela ordaintzeko. Mugi txartela ez duenak, ohiko kiosko eta saltokietan eskura dezake (informazio gehiago www.mugi.eus edo 943 000 117 telefonoan).
- Ibilbide luzeko bidaietan, gidariari bidaia-txartela aurreko ateko kristalaren atzetik erakutsi eta onartu ondoren, atzeko atetik igo beharko da autobusera.
- Autobusaren aurreko atetik sarbidea itxiko da. Atzeko ateetatik bakarrik sartu ahalko da autobusera, eta atzeko ateetako makinak bakarrik erabiliko dira, sarreran eta irteeran, Mugi txartelarekin bidaiatzeko.
- Gidariarengana gerturatzea saihesteko, zinta bat jarriko da gidariaren atzeko aldean.