Maiatzaren 25ean, astelehenean, indarrean sartuko dira Lurraldebusen ordutegi berriak. Ikusgarri ondoko loturan:
COVID-19 ORDUTEGIAK
Deseskalatze-fase honetan, maiatzaren 20ko TMA/424/2020 Ministerio Agindua betetzeko, Lurraldebusen arau hauek bete behar dira:
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa da.
- Bidaiariak zutik garraiatzeko plataformak dauden autobusetan, bidaiarien ardura izango da beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea, eta erreferentzia gisa eseritako plazen erdiak eta zutik bidaiatzeko egokitutako eremuan metro karratuko bi bidaiari hartuko dira.
- Bidaiariak zutik garraiatzeko plataformarik ez duten autobusetan, bidaiarien artean gutxienez eserleku bat hutsik utziko da. Elkarrekin bizi diren bidaiariek soilik bidaiatu ahal izango dute elkarren ondoan.
Momenturo indarrean dauden ordutegiak ezagutzeko, Lurraldebusen mugikorrerako aplikazioa erabiltzea gomendatzen dugu.
Informazio gehiago, astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara, 900 300 340 doako telefono zenbakian.