COVID-19 dela eta, Lurraldebusen erabilera baldintzak aldatu dira erabiltzaileen eta gidarien segurtasun neurri bezala.
Bidaia-baldintzak
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa da.
- Bidaiarien ardura da beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea.
Autobusera sarrera
- Gidaria babesteko egokitutako autobusetan, aurreko atetik.
- Gainontzekoetan, atzeko ateetatik.
Bidaia-txartelaren erosketa
- Ezin da eskudirutan ordaindu.
- Mugi txartela izango da onartutako ordainbide bakarra. Txartel anonimoen kasuan, autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten bada, txartel bakoitzeko bidaiari bakar batek bidaiatu ahalko du.
- Txartela, sartzerakoan eta irteterakoan balioztatuko da gertuen dagoen makinan.
- Ibilbide luzeko lineetan, bidaia-txartela aurrez erosiko da autosalmentarako makinetan, mugikorrerako Lurticket aplikazioan, web bidez edota txarteldegietan.
- 6 urtetik beherakoak: ohi bezala, haurrarekin bidaiatzen duen pertsona arduradunak gidariari jakinaraziko dio, “zero-txartela” atera dezan. Autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten den autobusetan, gidariak gordeko du adin-txikikoaren zero-txartela.
Mugi txartela
- Eskuratzea: Mugi txartela ez duten pertsonek ohiko salmenta guneetan eta kioskoetan eros dezakete mugi anonimoa (informazio gehiago www.mugi.eus webgunean eta 943 000 117 telefono zenbakian).
- Multibalioztatzea: autobusera sarrera atzeko ateetatik den zerbitzuetan bertan behera geratzen da multibalioztatzea. Hauetan, bakoitzak bere txartela eraman beharko du bidaiatzeko.
- Internet bidezko birkarga aktibatzea: Lurraldebuseko autobus guztietan, autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten denetan izan ezik. Azken hauetan, Kutxabankeko kutxazainetan aktibatu beharko da.