Irailak 20. "Mugikortasunaren Astea" Donostian
2020ko Irailak 17
Irailaren 20an, "Mugikortasunaren Astea" dela eta, Donostian Kontxa pasealekua itxiko da eta, beraz, Lurraldebusen zenbait lineatan ibilbideak eta geralekuak aldatuko dira egun osoan zehar.
G2 Hernani-Donostia: San Martin 57 eta San Martin 25 geralekuak kenduko dira. Geldialdia Easo kalean egingo da
T1 Lasarte-Donostia/T3 Andoain-Donostia/T5 Tolosa-Donostia: San Martin 57 eta San Martin 25 geralekuak kendu egingo dira. Geldialdia Urbieta kaleko 38 zenbakian egingo da.
U09 – UK10 Zumaia-Donostia/UK01 Azkoitia-Donostia: San Martin 57 eta San Martin 25 geralekuak kendu egingo dira.