Lasarte-Oriako asfaltatze lanak direla eta, geraleku aldaketak izango dira Lurraldebuseko hainbat lineetan.
Donostia Etorbidean (Atsobakar Egoitza) kokatutako autobus-geltokiak 90 m inguru lekuz aldatuko dira herriaren erdigunera (Lanbide- Eagi, Andoainerako norabidean eta Urko plazaren eta Andatza plazaren artean, Donostiarako norabidean)
Uztailean, aipatutako lanak direla eta, berriz asfaltatzeko lanek eragina izango dute kale Nagusian eta Zirkuito ibilbidean dauden gainerako geltokietan. Kaltetuak gertatzen diren heinean, herritarrei aldi baterako aldaketen berri emango zaie.
BU01 Lasarte Oria Donostia (T1)
BU03 Andoain Donostia (Antiguotik) (T3)
BU04 Andoain Donostia (Amaratik) (T3 Amara)
BU07 Tolosa Donostia (Herriz Herri) (T5)