• Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGIren
tarifak % 50 jaistea onartu du, estatuko gobernuak onartutako gizarte-neurriei buruzko
Errege Dekretuaren indarraldia amaitu arte.
• GGLAko presidentea den Rafaela Romerok laguntzak balioetsi ditu; eta azpimarratu du botere publikoek
premiazko neurriak hartu behar dituztela krisi ekonomiko eta sozialeko egoeretan. “Deskontu horren epeez harago, Gipuzkoan lanean jarraituko dugu, MUGIren oinarri diren justizia sozialaren eta ekitatearen alde; izan ere, MUGIk beti babestu izan ditu pertsona ahulenak, gizarte-hobarien sistemarekin.”
Deskontuak MUGI sisteman
MUGI sisteman % 50eko deskontu horiek aplikatzeari dagokionez, garrantzitsua da nabarmentzea egungo MUGIko ohiko deskontu-politikari gehituko zaiola.
- Horrela, bada, lehen bidaia-tartean (hileko 1-20 bidaia tartean), % 48ko deskontu orokorra % 74ra arte zabalduko da, urteko azken lauhilekoan.
- Bigarren bidaia-tartean (21etik 50erakoan), deskontua % 58tik % 79ra pasatuko da.
- Azken tarteari dagokionez (51 bidaia edo gehiago egitean), beherapenaren ehunekoa % 90etik % 95era igoko da.
Adibidez, GGLAk partekatutako tarifen taulatik ondorioztatzen denez, hiriko garraio publikoa hilean 20 aldiz baino gutxiago erabiltzen duten pertsonak 0’96 euro ordaintzetik 0’48 ordaintzera igaroko dira; eta, era berean, 20 bidaia baino gehiago egiten dituztenek 0’78 euro ordez 0’39 euro ordainduko dituzte.
IKUSI HEMEN OHAR GUZTIA
Informazio Gehiago 900 300 340 /943 00 01 17