Ekainak 23. Donostia eta Bilboko aireportuaren artean udako ordutegia
2023ko Maiatzak 31
Zerbitzuak handituko dira Donostia eta Bilboko aireportuaren artean, eta ordu erdian behin izango dira ekainaren 23tik datorren irailaren 3ra arte.
DO50B lineak 30 minutuan behin eskainiko du zerbitzua, eta Donostiako autobus geltokitik 04:30etik 21:30era arte egingo dira irteerak. Bilboko aireportutik, berriz, hauek izango dira irteerak: 06:15ean eta 07:15ean, eta gero, 30 minutuan behin, 23:15era arte, azken irteera 00:00etan izanik.
Bidaia guztiak Zarautzen geldituko dira: alde batetik, Donostiatik irten eta 15 minutura, baldin eta herri horretatik saldutako txartelik badago, eta bestetik, Loiuko aireportutik irteten diren bidaiak ere geldituko dira Zarautzen, baldin eta, autobusera igotzean, gidariari hala esaten badiote.
Erosi zure txartela aurretik, bai txarteldegi salmentan, inteneten bidez, edo gure LURTICKET aplikazioan. Aplikazioan erosi dezakezu edozein momentuan eta aktibatu erabili aurretik.
Edozein kontsulta egiteko ordutegi horiei buruz edo Lurraldebusen zerbitzuarekin lotutako edozein gairi buruz, herritarrak harremanetan jar daitezke 900 300 340 zenbakira deituz, 08:00etatik 20:00etara.