Lurraldebusek ‘LurTicket’ App-a jarri du abian mugikorretik
Donostiatik Bilboko aireportura doan autobus-linearako bidaia-txartelak (DO50B) erosteko.
Garapen Teknologikoko Programaren esparruan, Lurraldebusek, mugikorrerako aplikazio baten bitartez, online txartelak —inprimatu beharrik gabe— erosteko zerbitzu aitzindaria aurkeztu du, bidaia-txartela txartel-leihatiletan eta makinetan erosi ordez aukera azkarra eta zuzena eskainiz.
Aplikazioa jaitsi:
Android
IOS
LurTicket aplikazioak, erabiltzaileek euren telefono mugikorretan jaitsi eta bidaia-txartelak erosteko eta aktibatzeko aukera ematen du, paperean inprimatu beharrik gabe.
Banku-txartelarekin telefono bidez eskuratutako bidaia-txartelak hilabete lehenago eros daitezke eta autobusera igo baino lehenago mugikorrean bertan aktibatu behar dira, gehienez autobusa irten baino ordubete lehenago, pantailan QR kode enkriptatua sortuz. Kode hori autobus gidariak irakurgailu espezifiko batekin baliozkotuko du, hegazkinetara igotzeko egiten den bezala.
Era horretan, adibidez, txanponak eraman beharrak eragindako eragozpenak desagertzen dira. Gainera, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskuragarri dagoenez, bidaia-txartela erraz eskuratzeko aukera ematen die, bai gipuzkoarrei bai Bilboko aireportutik Donostiara eta Gipuzkoara hurbiltzeko edo bertatik aireportura joateko autobus-zerbitzu hau erabiltzen duten bisitariei eta turistei.
LurTicket aplikazio berria Bilboko aireportuaren eta Donostiaren arteko linean jarri da martxan. Iazko udan ordutegiak luzatuz eta maiztasuna ordu erdiro jarri ondoren, uztailean eta abuztuan linea hau 72.000 lagun inguruk erabili zuten.
Masabi-ren teknologia eransteko SDK Justride erabiliz Gertek euskal enpresak landutako App-ak euskarria euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen du. Gainera, Masabiren Inspect teknologiari esker, autobus-gidariek erabiltzaileen mugikorretan aktibatutako bidaia-txartelak eskaneatu ahal izango dituzte. Lurraldebusek erabiltzen duen Masabiren Justride plataforma mundu osoko 40 garraio-operadore baino gehiago erabiltzen ari dira New York, Londres, Las Vegas, Los Angeles, Boston eta Sydney bezalako hiritan eta Frantzia edo Holanda bezalako herrialdetan.