Mugikortasunaren Europako Astean garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko ekintzak egingo dira
Astean zehar MUGI txartel pertsonalizatua lehen aldiz eskatzen duen pertsona orori salneurriaren 5 €ak txartelaren saldoan itzuliko zaizkio
Gipuzkoako bizikleta denda ezberdinetan bizikleten doako azterketa teknikoak egingo zaizkie
Gipuzkoa plazak gune interaktibo bat hartuko du irailaren 20an, 21ean eta 22an
Irailaren 15etik 22ra egingo da, MUGIrekin jarri zure bizikletapuntuan lelopean. MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileei bizikletaren azterketa teknikoa egingo zaie, doan. Bizikleta eta garraio publikoa uztartzeko helburua du ekimen honek, eta Gipuzkoako hainbat bizikleta dendetan egiteko aukera izango da.
Hauek dira bizikleten azterketa teknikoak egingo dituzten dendak: Rocket Bike Eibar (Eibar, Isasi Kalea 16); Zatika (Zumarraga, Etxeberri auzoa s/n); Ciclos Eizagirre (Zarautz, Gipuzkoa kalea 32); Khubikes (Errenteria, Nafarroa etorbidea 30) eta Bicicletas Arsuaga (Tolosa, Euskal Herria kalea 37).
Bizikleta denda horiek oinarrizko azterketa egiteko konpromisoa adierazi dute, eta besteak beste, gurpilen presioa, gurpil-azalen egoera, gurpilak egoki dauden, aldagailuak, frenoak eta bizikletaren segurtasuna neurtuko dute. Era berean, konponketaren bat egin beharko balitz doako aurrekontua eskainiko diote erabiltzaileari.
MixandMUGI Mugikortasun Astearen baitan Gipuzkoa plaza MUGI Gunea bihurtuko du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, MixandMugi lelopean herritarrekin elkarreragitea bilatuko duen espazioa interaktiboa. Espazioaren helburua garraio publikoaren onurak gizarteratzea eta MUGI txartela sustatzea izango da.
MUGIgunea ostegunean zabalduko da, 17:00etatik aurrera. Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara zabalduko da, eta larunbatean, Autorik Gabeko Egunean, goiz (12:00etatik 14:00etara) eta arratsalde (16:00etatik 20:00etara).
Sei gune izango ditu, eta guztietan garraio jasangarri eredu ezberdinak erabiltzeko eta uztartzeko gonbita luzatuko da modu horretan bidaiatzea erosoago, azkarrago, merkeago eta jasangarriago delako.
Gune interaktiboa
Horrela, infoMUGIk txartelaren inguruko informazioa eskainiko du; MUGIdigitalek, erreminta digitalen berri emango du, besteak beste, bidaia-antolatzailea, app-ak, eta abar; MUGImunduan, txartela erabiltzen duten bidaiariek sistema hobetzeko iradokizunak egiteko aukera izango dute; MUGItu osasuntsu guneak, garraio publikoa osasunarentzako onuragarria dela nabarmenduko du eta doako mediku azterketak egingo dira; MUGIplana gunean, txartela eta aisialdia uztartuko ditu, MUGI erabiliz plan ugari egin daitezkeela nabarmenduz; eta azkenik, MUGIberdeak bizikleten doako azterketa teknikoak egiteko aukera eskainiko du,beti ere norberak bere MUGI txartela aurkeztuz.