Datorren larumbatean, otsailaren 23a, Donostiako erdigunean manifestazioa dela eta, 17:00 tik gutxi gorabehera eta trafikoa normaltasun batera itzuli bitarte, Lurraldebusen zenbait lineak aldaketak jasango dituzte
Aldaketak lineen ibilbideetan
Urola Kostako lineatako autobusak UK01 UK09 UK10 eta UK11 Amara-Ibaeta bidetik ibiliko dira, Pio XII.eraino ailegatuko dira, eta Federico Garcia Lorca geralekura iritsiko dira.
Tolosako Lurraldebusen linea eta G-2a (Hernani-Andoain), Zubimusuko Zubiko plazaraino iritsiko dira; han, jiratu eta besteetan egiten duten bidea egingo dute berriz, eskuarki egiten dituzten geldialdiak eginez.
Oarsoaldea Bidasoa lineak 17:15etik aurrera, gutxi goiti-beheiti, ez dute ibaia pasatuko; Kolon pasealekutik sartu eta Mirakruztik itzuliko dira. Oarsoaldea Bidasoa lineatako autobusek ere hiriko autobusek egin behar dituzten aldaketa berberak egin behar dituzte.E21 linea Federico Garcia Lorca geralekura iritsiko da.
Lurraldebusen A-1 eta A-2 (Hernani-Astigarraga) lineatako autobusek eta Oarsoaldea Bidasoa E-21 lineakoek, Foruen pasealekura ailegatutakoan María Cristina zubi aldera jiratu behar dute, eta Federico Garcia Lorca geralekura iritsiko dira.
G-1 lineako (Hernani-Aiete) autobusek San Bartolometik sartu behar dute, eta Urbieta kalean geralekua egin behar dute, gero Larramendin jiratu eta Easotik barrena itzuli behar dute .
Beste Lurraldebusen zerbitzuen ordutegiak, bai Donostiarako sarrerakoak bai irteerakoak, nahiz geralekuek, eraginak jasan ditzakete.