Apirilaren 17tik aurrera Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia ibilbidea egiten duen G2 lineak Chillida Leku Museoan geralekua izango du, 30 minutuko maiztasunarekin.
Geralekuak Museo aurrean daude; Museoaren aurrealdean Donostiarako noranzkoan, eta errepidearen bestaldean Hernanirako noranzkoan.
Geraleku horretatik Museora joateko lurpeko pasabidea dago.
Museora Donostiatik joateko zein handik bueltatzeko,
G2 Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia linearen geralekuak erabil daitezke. Ibilbidearen hasierako eta bukaerako geralekua Okendo kalekoa da, Victoria Eugenia Antzokiaren parean. Ibilbidea Kontxako pasealekutik, Zumalakarregi hiribidetik eta Tolosa hiribidetik igarotzen da, Errekaldera arte, eta ondoren Hernani, Urnieta zein Andoainetik igarotzen da, eta alderantziz.
Informazio gehiago zein zalantzak argitzeko: Lurraldebusen webgunean zein APP-ean eta 900 300 340 telefonoan.