Irailaren 15ean, igandean, Jose Mª Sarriegiren omenezko lasterketa ospatuko da Donostian. 9:00etatik 13:00etara Lurraldebusen lineetan eragin hauek izango dira:
UK01 Azkoitia > Azpeitia > Zestoa > Donostia: Donostian geraleku bakarra Autobus Geltokia izango da.
UK09 Zumaia > Getaria > Zarautz > Orio > Usurbil > Donostia: Donostian geraleku bakarra Donostiako Autobus Geltokia izango da.
UK11 Zumaia > Getaria > Zarautz > Orio > Usurbil > Donostia(Ospitaleak): Donostian geraleku bakarrak Onkologikoa, Poliklinika, Donostia Ospitalea, Antso Jakituna 33 eta Donostiako Autobus Geltokia izango dira.
Gainontzeko lineek, atzerapenak izan ditzakete.