Urriak 8. Obrak Soraluzen
2019ko Urriak 07
Datorren asteartetik, urriaren 8an, 8:30tik aurrera, Soraluzeko Baltegieta kalean egin behar diren lanak direla eta, Errebal eta Baltegieta kaleetako geralekuak bertan behera geratuko dira.
Lurraldebusen DB06 Soraluze>Ondarroa lineak muturreko geldialdia Olea Errekako geralekuan egin beharrean, Estaziño kaleko geralekuan egingo du.
Aldiz, DG11 Eibar>Arrasate, DG05 Eibar>Arrasate>Vitoria-Gasteiz, DG05D Eibar>Vitoria-Gasteiz (paduratik) eta DG07 Eskoriatza>Donostia lineetan, Errebal geralekua Estaziño kaleko geralekura eta Baldegieta geralekua Arraikua 14-16ra aldatuko dira.
Lanek 3 aste irautea aurreikusten da.