Bilboko geltoki intermodal berria martxan jartzearekin batera, Lurraldebus zerbitzuen erabiltzaileak zerbitzu-gabezien eraginak jasaten ari dira.
Geltoki berrian telefono-estaldurarik ezak aldez aurreko salmentarako salmenta-makinei eragiten die, eta horietan ezin dira ez bidaia-txartelak erosi, ezta web orrian erositako bidaia-txartelak aktibatu ere. Horrek txarteldegitik igarotzea eskatzen du, eta hori, jada, zerbitzuan lehen atzerapenak sortzen ari da.
Donostia eta Bilbo arteko puntako bidaia-orduarekin batera (13:30etik 16:00etara) zailtasun gehiago egongo dela aurreikusten denez, Lurraldebusek erabiltzaileei gomendatzen die, alde batetik, denbora nahikoarekin joatea eta, bestetik, bidaia-txartela inprimatuta eramatea txarteldegian atzerapenak gehitzea saihesteko.
Lurraldebusek urgentziaz eskatu die Bilbao Intermodaleko arduradunei berehalako konponbideak gaitu ditzatela Gipuzkoako erabiltzaileek beren ibilbideak zerbitzuaren gabezien eraginik jasan gabe egin ahal izan ditzaten.
Geltoki berria martxan jarri aurreko hilabeteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Zuzendaritzak eta Lurraldebusen operadoreak berak Bilbao Intermodalekin zerbitzu egokia emateko eskakizunak adostu zituzten, bi hiriburuen arteko garraio publikoaren zerbitzua hilero erabiltzen duten lurraldeko 80.000 erabiltzaile inguruk MUGI sistemaren abantaila guztiak erabili ahal izan ditzaten.
Sentitzen dugu egoera horrek sor ditzakeen arazoengatik, eta gorabeheren bilakaerari buruzko informazioa emango dugu.