Abenduak 26. DG04 eta DG09 lineek ohiko zerbitzua eskainiko dute
2019ko Abenduak 26
Udanako errepidea ireki da eta abenduaren 26an Lurraldebusen DG04 Arrasate > Oñati > Legazpi > Zumarraga eta DG09 Zumarraga Ospitalea > Legazpi lineek ohiko zerbitzua eskainiko dute.
Egun honetatik aurrera, Udana itxita egon den bitartean eskaini den DG04B Arrasate > Zumarraga linea bertan behera geratuko da.
Gogoratu abenduaren 24 eta 25ean ordutegi berezia eskainiko dela.