Mugikortasuneko Departamentuak jakinarazi du datorren asteazkenetik aurrera,
abenduak 21, aldaketak izango direla Lurraldebusen E04, E08, E21, E23, E24 eta E28 lineetan.
E21 Hondarribia(Aireportua)> Donostia (Ap-8)
E04 E23 E24 E28- Donostian Geraleku Berriak
E20 E26 E27
E08 irteerako ordutegiak aldatuko dira bai San Pedrotik baita Okendotik (Donostia) ere.
Aldaketa horien jatorria da udan Ekialdebuseko lineen erabiltzaileei egin zitzaien kontsulta. Beharrezko azterketak egin ondoren, eta betiere zerbitzu eraginkor eta zuzenagoa ematearren, aldaketak egingo dira Ekialdebusen E04, E23, E24 eta E28 lineetan.
Linea horiek guztiak Donostiara iristen dira Antiguotik, eta orain arte erdigunetik ibiltzen ziren. Alabaina, datorren asteazkenean ibilbide berriak jartzen direnetik aurrera, Antiguotik abiatuko dira jatorrizko udalerrietara, Satrustegi hiribidean aldatuta noranzkoa eta ibilbide berria hasita Zumalakarregi hiribidean. E21 linearen ibilbidea ez da aldatuko, baina geldialdi bat gehituko zaio Jaizubian, bi noranzkoetan. Berritasun horrek aukera emango du E21 linea lotzeko Bidasoa ospitalearekin asteko egun guztietan, jaiegunak eta asteburuak barne.
Romeroren hitzetan, «eskaera hori oso ohikoa da Bidasoako herritarren artean, udan egin zen partaidetza prozesuan ikusi zen moduan, eta orain erantzuna emango zaio, aldi berean errazteko E21 linearen erabiltzaileak eskualdeko ospitalearekin lotura izateko aukera».
Horrez gain, Donostia Hondarribiarekin eta Irunekin N-I errepidetik lotzen duten
E20 eta E26 lineek bat egingo dute 18:00etatik aurrera, asteburuetan
E27 linearekin gertatzen den moduan.
Hau baieztatu du Romerok: «Zerbitzu publikoak aztertu eta etengabe hotzeko prozesuaren baitan, eskaera handikotzat jotzen ez den tarte batean jarriko da martxan, aurrerago Bidasoaldea eta Donostiako ospitaleen arteko lotura bat planteatzeko helburuarekin».
Bestalde, E08 linearen (Pasai San Pedro - Trintxerpe Goia - Donostia) irteera ordutegiak aldatu egingo dira, hala San Pedroko nola Donostiako Okendoko irteeretan. Aldaketa honekin, autobusak orduro aterako dira, eta ez 50 minuturo, orain arte bezala. Ordutegi aldaketa honi esker, ordutegia finkoagoa eta erabiltzaileek gogoratzeko errazagoa izango da.
Aldaketa hauek martxan jarriko dira ekainean Ekialdebuseko erabiltzaileei emakida berritzeko eta hobetzeko prozesuaren baitan egindako kontsulta kontuan hartuta. «Aldaketak Bidasoako eta Oarsoaldeko Lurraldebus lineen erabiltzaileen eskarien isla dira. Haiek dira beren funtzionamendua hobekien ezagutzen dutenak, gure autobusak erabiltzen baitituzte egunero lanera edo ikastera joateko. Gure herritarrei egunerokotasunerako erraztasunak ematen dizkiegu, jakinda zerbitzu publikoa garela, funtsezko zerbitzu bat ematen dugula eta guztiok izan behar dugula erabiltzeko aukera, edozein errenta dugula edo edozein lekutan bizi garela ere», adierazi du Romerok.