Marisol Garmendia buru duen Foru Aldundiko Mugikortasun Sailak, Elkartu – Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailearekin lankidetzan, antolatuta formakuntza-jardunaldi bat egingo da osteguna, maiatzak 9, Orona Fundazioan Lurraldebuseko garraio-enpresetako langileentzat, eta gaia izango da irisgarritasun unibertsala Gipuzkoako hiriarteko garraioan.
Garmendia diputatuaren esanetan, “formakuntzaren helburua da gidariak gaitzea ahalik eta ongien aurre egin ahal izateko irisgarritasun-arazoren bat duten eta garraio publikoa erabiltzeko eskubidea gauzatu nahi duten pertsonen egoerei. Beti egon gara sentsibilizatuta garraio publikoaren irisgarritasunarekin, eta hau herritar guztiei garraio publikoa erosotasunez erabiltzen laguntzeko beste urrats bat da. Horretarako, aspalditik ari gara Elkarturekin eta beste elkarte batzuekin lanean, jada jarri ditugu abian geltokien abisu akustikoak eta hainbat sentsibilizazio-kanpaina egin ditugu haiekin elkarlanean; orain, beste urrats bat emango dugu gidariak prestatuta denon irisgarritasuna hobetzeko asmoz”.
Jardunaldi honen bidez lortu nahi da Lurraldebuseko garraio-enpresetako langileek enpatia sentitzea mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen sentsazioekin, eta, horretarako, hainbat egoera planteatuko dira haien egoeran jar daitezen eta, horrenbestez, hobeto hauteman ditzaten irisgarritasun-arazoak dituzten erabiltzaileen premiak. Era horretara, 2 orduko ikastaro teorikoa (09:00-11:00) eta beste 2 orduko ikastaro praktikoa (11:30-13:30) antolatu dira.
Praktikan egoera ezberdinak simulatuko dira, gurpildun aulkien modelo ezberdinak eta autobusera igotzeko arrapala edo “jasogailu” sistemak erabilita. Horrez gainera, ikusmen murritzeko pertsonen egoerak ere simulatuko dira. Bestalde, autobusean ibilbide labur bat egitea ere aurreikusten da, mugikortasun-arazoak dituen pertsona batek autobusa martxan dela zer sentitzen duen jakin dezaten.
Mugikortasun Saila hainbat ekimen ari da gauzatzen Lurraldebus erabiltzen duten herritar guztiei irisgarritasun unibertsala bermatzeko, hala nola, sentsibilizazio-kanpainak eta geltokien abisu akustikoak ezartzea ikusmen-arazoak dituzten eta bestelako premia bereziak dituzten pertsonen eguneroko bizitza hobetzeko hainbat kolektibo sozialek egindako eskaerei erantzunez, eta formakuntza ekimen horietako beste bat da.
Garraio publikoan irisgarritasun unibertsala bermatzeko dekalogoa