Emaitzak eskuratzen
Ibilbidea zehaztu
closeLineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?
Akeratu eskualde bat
Mugi sistema
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da eta Gipuzkoako garraio bide nagusienetan txartel bakarrarekin, Mugi, bidaiatzea ahalbidetzen du.
Mugi sistema garraio bide ezberdinetan egindako ibilbide berdinek kostu berbera izatea bermatzen duten ordainketa euskarri eta zonakatze komun batean dago oinarrituta; garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak deskontu handiagoekin saritzen dituzten deskontu mailakatuak; operatzaile berean doako garraio-aldaketak edo kostu murriztukoak operatzaile ezberdinen artekoak eta hobari garrantzitsuak gazteen, familia ugarien, gaitasun murriztuko pertsonen, gizarte taldeen edo jubilatuen moduko taldeentzat, errenta maila jakinekoak denak.
Tarifa berdinekin, zonifikazio berdinarekin, bidai kontagailu berdinarekin eta deskontu mailakatu berdinekin txartel berdina garraio integratu guztietan erabiltzea ahalbidetzen duen modeloa da beraz.
Mugi txartela lehenengo Lurraldebus txartelaren eboluzioa da eta sisteman integratutako garraio publiko ezberdinetan erabili daitezke biak, prestazio eta hobari berdinak eskaintzen baitituzte.
Deskontuak (hilabete baten barruan egindako bidaiak): | |
1-20 bidaia | %74 |
21-50 bidaia | %79 |
51 eta gehiago (Mugi Gaztea DOAN) | %95 |
Erregelamendua eta Baldintza Orokorrak
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamendua.
2017ko Harmonizazio Erregelamendua
file_downloadMugi sisteman integratutako operadoreak
LURRALDEBUS
Ekialdebus, S.L.
Eusko Trenbideak-FF.VV, S.A.
Bilman Bus, S.L.
Autobuses La Guipuzcoana, S.L.
Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A. (lehengo Transportes PESA, S.A.)
Tolosaldea Bus, S.L.
Sociedad Concesionaria Interurbano Tolosa Buruntzaldea S.L. (tbh)