Emaitzak eskuratzen
Ibilbidea zehaztu
closeLineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?
Akeratu eskualde bat
600 pertsona
600 langile baino gehiago aritzen dira Lurraldebusen zerbitzuetan
25,8 milioi km
Urtean, gutxi gorabehera, 25,8 milioi kilometro egiten dituzte Lurraldebusen autobusek
25,3 milioi bidaiari
25,3 milioi bidaiarik erabili zituzten Lurraldebusen zerbitzuak
Zer da Lurraldebus
Lurraldebus Gipuzkoako lurralde osoa bere artean eta hiru euskal hiriburuekin lotzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren herriarteko autobus garraio zerbitzu publikoa da, gizarte kohesioari, lurralde orekari eta Gipuzkoako hiritarren mugikortasun jasangarriari laguntzeko helburua duena.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide bidezko herriarteko garraio publikoaren zerbitzuak zerbitzua eskaintzen duten enpresa emakidadun esleipendunen bidez kudeatzen dira.
Kalitatezko herriarteko garraio publiko eraginkor eta efiziente bat eskaintzeko erronka eta konpromisoarekin egiten du lan Lurraldebusek, lanera, irakaskuntza zentroetara, unibertsitate-campusetara, osasun zentroetara edota kultur eta kirol ekitaldietara joateko Lurraldebus erabiltzen duten herritarren eguneroko garraio beharrekin betetzen duena, bai lurraldeko eskualde ezberdinetara edota Gipuzkoako hiriburura, Donostia. Lurraldebusen zerbitzuak gainera herriak, eskualdeak eta hiriburua Bilbo eta Gasteizekin lotzea ahalbidetzen du.
Lurraldebusek mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten du, gizarte, lurralde, ekonomia eta ingurugiroaren ikuspuntutik, ibilgailu pribatuaren aurrean garraio publikoaren erabilera sustatuz, klima aldaketaren kontrako borrokari ekarpena eginaz. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz mugikortasun elektrikoaren eta autobus flotaren berritzearen aldeko politiketan aurrerapausoak ematen ari dira, ibilgailu hibridoak erabiliz eta berotegi-efektua eragiten duten gasen isurtzea kontrolatu eta murrizten duten neurriak hartuz.
Era berean, Lurraldebusen herriarteko garraio zerbitzu publikoak irisgarritasun unibertsala eta pertsona guztien mugikortasuna indartu nahi du eta linea bakoitzaren ibilbideko geltokiak iragartzeko audio-abisu zerbitzuaren moduko ekintza aitzindariak jarri ditu martxan.
Gure zerbitzu eskaintza
Lurraldebusek herriarteko garraio sarea eskaintzen du, zerbitzu metropolitanoak, eskualde artekoak, ibilbide luzekoak eta eskaripekoak biltzen dituena.
Eskualde guztietan eskaintzen ditu garraio zerbitzuak Lurraldebusek: Oarsoaldea-Bidasoa, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Buruntzaldea. Ibilbide luzeko lineek Donostia, Bilbo eta Gasteizekin lotzeaz gain, Donostiako eta Bilboko aireportuetarako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, azken honetara Arrasatetik ere eskaintzen delarik.
Ohiko zerbitzuak eguneko eta gaueko ordutegietan eskaintzen dira. Gaueko zerbitzuak linearen izenean azaltzen den “G” baten bidez identifikatzen dira eta egunekoen tarifa ezberdina dute. Lurraldebus/Mugi txartelarekin ordaindu daitezke, baina ez da txartel hauen mailakako deskontua aplikatzen.
Urtean zehar Gipuzkoako lurralde osoan ospatzen diren kultur edo kirol ekitaldiak, herrietako jaiak, sagardotegi garaia eta beste ospakizun batzuk direla eta, zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditu Lurraldebusek, herritarren mugikortasuna eta garraio publikoaren erabilera bermatzea lagunduz.
Lurraldearen orografia dela eta, biztanleria oso sakabanaturik duten herri eta eskualdeetan eskaripeko garraio zerbitzu publiko bat jartzen du Lurraldebusek bizilagunen eskura, beharra dutenek aurrez, ezarritako ordutegien arabera, Lurraldebusen arreta telefonora dei bat eginaz erabiltzen dutena.
Historia
2005 urtean LURRALDEBUS, S.L. sozietatea eratu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako bidaiarien garraio publikoaren enpresa emakidadunek, bidaiarien herriarteko garraio publikoko zerbitzuak koordinatu eta hobetzeko, eta irudi komun baten pean eskaintzeko helburuarekin.
Bi urte beranduago, 2007an, aurrerapauso handia eman zen Lurraldebus txartela sortzearekin, herriarteko autobus zerbitzu osoan Txartel Bakarra martxan jarriaz, Lurraldebusen garraio txartel berria eta bere abantailak erabiltzea bideratzen zuten txartelak emateko eta kitatzeko makinak jartzearekin batera aurrerapen teknologiko garrantzitsua izan zena.
Aldundiak bidaiarien garraio publikoa Gipuzkoan sustatu eta indartzeko garatzen duen politikaren barruan, eta garraio gaietan eskumena duten hainbat erakunde publikoren parte-hartzearekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza SA (ATTG) sortu zen 2011n, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia, Irun, Eibar, Arrasate, Errenteria, Zarautz, Hernani, Lasarte-Oria eta Oiartzungo udalek osatzen dutena.
ATTGren helburua Gipuzkoako lurraldeko garraio publiko guztiak koordinatu eta sustatzea da, eta bere lanik adierazgarrienetako bat Mugi txartelaren bidez tarifa sistema bateratu eta mailakatua martxan jartzea izan da, erabiltzaileei Gipuzkoako edozein garraio motatan garraio txartel bakarrarekin bidaiatzen ahalbidetzen diena, salneurri berberekin eta deskontu mailakatuez etekina ateraz.
Mugi sistema bateratua indarrean jarri ondoren, 2013 urtean, Lurraldebus Aldundiaren Mugikortasun Sailak hartu du beregain merkatari erakunde bat izateari utzita. Gipuzkoako herriarteko autobus garraio zerbitzu publikoan bihurtzen da une horretan, linea eta zerbitzu berriekin hazten hasiz.
Bi urte beranduago, 2015ean, emakida berriak jarri ziren martxan Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena eta Goierriko eskualdeetan, lurralde osoa hartuz, eta baita ibilbide luzeko zerbitzuak ere, euskal hiriburuekin eta Bilboko aireportuarekin lotuz.
2016an Lurraldebusen Kudeaketa eta Kontrol Zentroa indartzen da eta Bezeroaren Informazio eta Arreta Zerbitzua jartzen da martxan, urte osoan egunero funtzionatzen duen doako telefono baten bidez (900 300 340) eta garraio publikoaren erabiltzaileen iradokizun eta erreklamazioei irekita dagoen posta elektroniko baten bidez (lurraldebus@lurraldebus.eus) eskaintzen den zerbitzu integral eta bateratua.
Gaurkotasuna
Gaur egun Lurraldebusek 118 linea ditu. Horietako 77 egunekoak dira, 19 gauekoak, 16 eskaripekoak eta 6 bereziak.
2019. urtean:
Gipuzkoako Foru Aldundiak alor ezberdinetan dihardu lanean garraio publikoaren etengabeko hobekuntzarako, batez ere teknologia aplikazioak garatuz, besteak beste, autobusetan doako wifia jarriaz, webgune korporatibo berria zabalduz, denbora errealean geltokien informazioa eskainiz, autobusetako TB pantailetan notiziak argitaratuz eta geltokien audio jakinarazpen zerbitzua martxan jarriaz, Lurraldebusen erabiltzaileek informazio gehiago eta hobea izan dezaten.
Era berean, Lurraldebusen mugikorretarako doako App-a garatu da Android eta iOS sistema operatiboetarako, Lurraldebusen zerbitzu guztien informazioa denbora errealean atzitzea ahalbideratzen duena, Lurraldebus zerbitzuari dagokion sareko geltoki bakoitzerako iritsiera denborak ezagutaraziz. Aplikazioa 4 hizkuntzatan dago eskuragarri: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
Txostenak
Lurraldebus zerbitzuen bilakaera ikusteko, aldizka egiten diren txostenetara sartu zaitezke.
2017ko lehen seihilekoaren txostena
file_download2017 urteko txostena
file_download2018ko lehen seihilekoaren txostena
file_download2018 urteko txostena
file_download2019 urteko txostena
file_download2020 urteko txostena
file_download2021 urteko txostena
file_download2022 urteko txostena
file_download2023 urteko txostena
file_download