Emaitzak eskuratzen
Ibilbidea zehaztu
closeLineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?
Aukeratu eskualde bat
2017ko Uztailak 04
Uztailaren 11tik aurrera, kendu egiten dira N-I errepideko Irurako Laskibarko geralekuak; horiek, Ibai-ondo poligonoaren barruan jarri dira, Tolosarantz doazen autobusentzat azken pabiloiaren parean, eta, Donostiarantz doazenentzat, berriz, Katategi eta Laskibar poligonoen sarbidean, egungo geralekuaren parean.
Halaber, kendu egin dira RESAk Villabonan zituen geralekuak, Donostiaranzkoak nahiz Tolosaranzkoak, eta Tolosako Guadalupeko geralekua (Donostiarantz).
Uztailaren 17tik aurrera, astelehena, geraleku hauek eskaripekoak izango dira:
Laskibar (Irura), Donostiarantz
Laskibar (Irura), Tolosarantz
Resa (Villabona), Tolosarantz
Hortaz, autobusa geraleku horietakoren batean hartu nahi bada, eskatu egin behar da, autobusa geraleku horretatik pasatzeko, hartu nahi den autobusak geraleku horretatik pasa behar duen ordua baino 20 minutu lehenago, telefono eta ordutegi hauetan:
Telefonoa: 900 300 340 (08:00-20:00, astelehenetik igandera)
Telefonoa eta whatsappa : 689 784 617 (06:00-22:00, astelehenetik igandera)
Aipatutako geraleku horietan jaisteko, berriz, autobusera sartzerakoan abisatu behar zaio gidariari, eta jaisteko sakagailuari aurrez sakatu, autobusa dagokion poligonora sar dadin.
Barkatu eragozpenak.