Oñati eta Legazpi arteko GI-2630 errepidearen mozketa eta Udanako mendatean egin beharreko lanak direla eta, Lurraldebusen DG04 Arrasate >Oñati >Legazpi> Zumarraga linea honela eskainiko da 2022ko otsailaren 4tik aurrera
DG04 lineak Oñati eta Arrasate bakarrik hartuko ditu,
30 minutuko maiztasunarekin lanegunetan (astelehenetik ostiralera) eta 60 minutukoa asteburuetan.
Zerbitzua goizeko 4:45etan hasiko da Olabarrietan eta 5:00an Arrasaten, 22: 45ak arte Olabarrietan eta 22: 45ak arte Arrasaten.
DG04B Arrasate>Legazpi>Zumarraga lineak zuzeneko zerbitzua eskainiko du Zumarragako “Renfe Geltokia”, Legazpiko “Saturnio Telleria”, eta Arrasateko “Zalduspe” eta “Kontzezino/Erdigune” geralekuen artean. Zuzeneko zerbitzuak Deskargako autobia berria erabiliko du, 30 minutu inguruko ibilbidea eginaz.
Zerbitzua goizeko 5:20etan hasiko da Arrasaten eta 5:55ean Zumarragan, 30 minutuan behin lanegunetan (astelehenetik ostiralera) 22: 45ak arte Arrasaten eta 23: 35ak arte Zumarragan.
Oñati eta Zumarraga edota Legazpi artean bidaia egin nahi duten bidaiariek ez dute autobus-aldaketarik egin beharko.
Ordutegi eta aldaketa guztiak hemen.