E29 linea berria ekainak 20tik aurrera.
2025ko Ekainak 12
Linea berri honek Hondarribia eta Irun Donostia ospitalegunearekin eta Miramonekin lotuko ditu.
Hondarribitik abiatzen den autobusa 7:00etan abiatuko da, eta 8:10 eta 17:10 bitartean orduoro zerbitzu bat izango du (14:10ean izan ezik, orduan autobusak 14:00etara aurreratuko baitu irteera, langileen txanda-aldaketetara hobeto egokitzeko). Gainera, autobus bat egongo da 19:10ean eta beste bat 21:00etan.
Linea hau Ama Guadalupeko Ikastetxetik abiatuko da eta Sabino Arana, Amute eta Mendelu Kalean gelditu ondoren, Gurutze Gorritik sartuko da Irunera. Bertan zortzi geldialdi egingo ditu Kolon Pasealekuan, Gipuzkoa Etorbidean, Elizatxo Hiribidean (lau geraleku) eta Letxunborron. Handik, G-20etik abiatuko da Gipuzkoako hiriburura, eta Loiolako Erriberatik sartuko da Donostian, ospitaleetara igoko da, Poliklinikatik igaroko da etea Mikeletegiraino iritsiko da, Miramongo parke teknologikoan.
Alderantziz, ibilbidea honako hau izango da: Mikeletegi pasealekua, Onkologikoa, Ospilateak, Illunbe, Arcco, Toribio Alzaga eta Bartzelona etorbidea Donostian; Letxunborro, Elizatxo, Luis Mariano,Colon eta Hondarribia kalea Irunen; eta Mendelu kalea, Amute, Aireportua (kanpoaldea), Sabino Arana eta Ama Guadalupeko ikastetxea Hondarribian.
Ibilbide osoa, lehenengo eta azken geltokiaren artean, 45 minutukoa izango da.