Uztailaren 1etik aurrera, Tolosan Mugikortasun Planaren barruan, eta beste neurri batzuen artean, aparkaleku-plazak antolatzeko, Rondilla kalearen bi aldeetan aparkatu ahal izango da. Hori dela eta, eta autobusekin trafiko-arazoak ekiditeko, behin betiko aldatuko dira linea hauen ibilbideak:
- GO07 Zumarraga>Beasain>Ordizia>Tolosa>Donostia: Zumarragarantz doanean geldialdia egingo du Santa Klara kalea 1, Zumardi Txikia geralekuan. Bertan behera geratuko da Rondilla 34 geralekua.
- DO03 Donostia>Tolosa>Bilbao: Bilborantz doanean geldialdia egingo du Santa Klara kalea 1, Zumardi Txikia geralekuan. Bertan behera geratuko da Rondilla 34 geralekua.
- TO01/TO41G Tolosa>Alegia>Amezketa>Abaltzisketa: Santa Lutziatik irteten edo doazen espedizioetan izan ezik, Zezen Plaza izango da jatorrizko eta helmugako geralekua.
- TO04 Tolosa>Albiztur>Bidania-Goiatz: Santa Lutziatik
irteten edo doazen espedizioetan izan ezik, Zezen Plaza izango da
jatorrizko eta helmugako geralekua.