Irailak 1 - Linea berria E31 Oiartzun>Errenteria>Donostia (Ospitaleak-Miramon)
2026ko Irailak 01
Irailaren 1etik aurrera, Lurraldebusen erabiltzaileek aukera berri bat izango dute Oiartzun, Errenteria eta Donostiako ospitale-eremuaren artean mugitzeko. E31 linea berria lanera joateko nahiz osasun-zerbitzuetara iristeko sortu da, joan-etorriak erosoagoak eta irisgarriagoak izan daitezen, ibilgailu pribatuaren edo hirugarrenen menpe egon beharrik gabe.
Ibilbideak Oiartzun eta Errenteria lotuko ditu Donostiako osasun-gune nagusikein, besteak beste Donostia Ospitalea, Onkologikoa, Poliklinika eta Mikeletegi (Miramon), eta, horrela, Gipuzkoako osasun eta enplegu gune nagusietako batera iristeko lotura zuzena eskaintzen du.
E31 lineak eskainiko du zerbitzua astelehenetik igandera, jaiegunak barne. Goizeko lehen orduan hasi eta gaueko azken ordura arte, eta eguneko tarte nagusietan 60 minutuan behin ibiliko da, lan zein osasun-arrazoiengatik egiten diren joan-etorriak errazteko.
Linea berri honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuak herritarrekin hartutako konpromisoa betetzen du, ospitale-eremurako mugikortasuna hobetuz eta garraio publiko irisgarriago, jasangarriago eta eraginkorrago baten alde eginez