Irailak 15. Ibilbide aldaketa Tolosan TO01/T041G, TO05 eta TO06 lineetan
2026ko Irailak 11
Irailaren 15etik aurrera, TO01/TO41G Tolosa>Alegia>Amezketa>Abaltzisketa, TO05 Tolosa>Albiztur>Bidania-Goiatz eta TO06 Tolosa>Ibarra (Apatta Erreka) lineetan ibilbide aldatuko da Tolosan:
TO01/TO41G lineak:
Abaltzisketa>Tolosa: Ibilbidea Zezen Plazan amaitu ordez, “Nafarroa hiribidea 1” geralekuan amaituko da, Santa Lutziara doazen espedizioetan izan ezik.
Tolosa>Abaltzisketa: jatorrizko geralekua “Foruen etorbidea/San Frantzisko” geralekua izango da. Santa Lutziatik irteten diren espedizioetan izan ezik.
TO05 linea:
Bidania>Tolosa: Ibilbidea Zezen Plazan amaitu ordez, “Nafarroa hiribidea 1” geralekuan amaituko da.
Tolosa>Bidania: “Foruen etorbidea/San Frantzisko” geralekua izango da jatorrizko geralekua.
TO06 linea:
"San Frantzisko eliza” geralekua bertan behera geratuko da, eta “Foruen etorbidea/San Frantzisko” geraleku berria erabiliko da.