Urriaren 19tik aurrera, doan bidaiatzen duten 15 urtetik beherako adingabeek MUGI txartela balioztatu beharko dute Lurraldebusen autobusetan.
2026ko Urriak 16
Orain arte, MUGI txartela balioztatzen den zerbitzuetan, nahikoa zen adingabeek Lurraldebusen gidariei zero euroko txartela eskatzea. Astelehenetik aurrera, ordea, 6 eta 15 urte bitarteko adingabeek beren txartelak balioztatu beharko dituzte, inolako kosturik gabe. Gogoratu behar da 0 eta 6 urte bitarteko adingabeek ez dutela MUGI txartelik.