Emaitzak eskuratzen
Ibilbidea zehaztu
closeLineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?
Aukeratu eskualde bat
2017ko Martxoak 17
Lurraldebusek sagardotegi garaiko larunbatetan eskaintzen dituen zerbitzuen okupazioari buruz Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eginiko azterketaren ondoren, ikusi da ezen bidaia horiek okupazio handiarekin zirkulatzen dutela eta horietako batzuetan ezin izan dela eskaera guztia hartu; horregatik, bada, erabaki da zerbitzu horiek indartzea eskaera handiena dagoen orduetan.
Sagardotegi garaiko larunbatetan Astigarragara eskaintzen diren zerbitzuen erabilerari buruzko azterketan egoera hauek antzeman dira: Lurraldebuseko erabiltzaileek gehien erabiltzen duten linea da Donostia eta Martindegi (Astigarraga) –Martutenetik igaro gabe– lotzen dituen A2 zuzeneko linea. Bestalde, Donostia eta Astigarraga –Martutenetik igarota– lotzen dituen A1 linea bete egiten da puntualki, zuzeneko zerbitzua hartu ezin izan dutenek hartzen dutelako. Azkenik, eskari-gorakadak Donostia-Hernani noranzkoan izaten dira bidaiariak sagardotegietara bazkaltzera edo afaltzera doazen orduetan.
Egoera hori dela eta, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak erabaki du Donostia eta Martindegi arteko irteerak indartzea, sagardotegi garaiko larunbat lanegun guztietan, bihar hasi –larunbata, martxoak 18– eta apirilaren 8ra arte. Ordu hauetako zerbitzuak indartuko dira: 12:30; 13:00; 13:30; 14:00 eta 14:30. Arratsaldean, ordu hauetan: 19:30; 20:00; 20:30 eta 21:00 Ordu horietan bi autobus egongo dira, titularra eta indartzekoa; azken horrek zerbitzua Martindegin amaituko du (titularrak Hernaniraino jarraituko du)
Indartzeko zerbitzu horiek bihar –larunbata, martxoak 18– jarriko dira abian. Edozein zalantza argitzeko, Lurraldebusen bezeroaren arretarako zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan, 900 300 340 doako telefonoa erabilita edo www.lurraldebus.eus web orrian kontsulta eginda.