Emaitzak eskuratzen
Ibilbidea zehaztu
closeLineak gaueko eta eguneko ibilbidea du.
Zein ibilbide bilatu nahi duzu?
Akeratu eskualde bat
2017ko Martxoak 26
Donostiako Erdi-maratoia dela eta, 2017ko apirilaren 2an, igandea, aldaketak egingo dira Lurraldebuseko linea batzuetan.
UK09-UK10-UK11
06:00etatik 13:30etara bitarteko zerbitzuek aldatu egingo dute Donostiara sartzeko ibilbidea Zumalakarregi hiribidetik aurrera, geraleku guztiak mantenduz.
Autobus geltokitik Donostiatik ateratzeko, aldatu egingo dute ibilbidea –Askatasunaren hiribideko geralekua bakarrik kentzen da–, eta Zumalakarregi hiribidetik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute.
A1-A2
09:00etatik 13:30etara bitartean, A1 eta A2 Hernani-Donostia lineek Iparraldeko geltokian amaituko dute ibilbidea, Santa Katalina zubitik sartuta. Irteera Maria Cristina zubitik eta Prim kaletik egingo dute; geldialdia Mendeurren plazan egingo dute, eta Urbieta eta Okendoko geralekuak ez dira erabilgarri egongo.
E01 E02 E05 E09 E27
09:00etatik eta lasterketa amaitu bitartean, geraleku hauek ez dira erabilgarri egongo:
Gipuzkoa plaza
Okendo
Urbieta
Geraleku hurbilena Mirakruz kaleko 26. zenbakian dagoena izango da.
E08P.SAN PEDRO > TRINTXERPE GOIALDEA > DONOSTIA
09:45etatik eta lasterketa amaitu bitartean, geraleku hauek ez dira erabilgarri egongo:
Gipuzkoa plaza
Okendo
Urbieta
Geraleku hurbilena Renfeko geltokia izango da
E21HONDARRIBIA > AIREPORTUA > DONOSTIA
09:45etatik eta lasterketa amaitu bitartean, geraleku hauek ez dira erabilgarri egongo:
Gipuzkoa plaza
Okendo
Urbieta
Geraleku hurbilena Federico García Lorca kaleko 2. zenbakian (autobus geltokia) egongo da.
T1 T3 T5
9:30etatik 13:30ak ingurura arte, T1, T3 eta T5 lineak Amaratik sartuko dira Bilbao plazaraino, eta hor bakarrik egingo dute geldialdia.
Antiguatik irten edo Antiguara sartu nahi duten erabiltzaileentzat, Añorgatik zerbitzu berezia egongo da, zeina Antiguara sartuko baita ohiko geldialdiak eginez Zumalakarregi hiribideraino; ondoren Matia kaletik joango da leku hauetan geldialdiak eginez: Gurutze Gorria, Benta Berri plaza, Resurreccion Maria de Azkue kalea, Zarautz hiribidea eta Errotaburuko biribilgunea.
G1 G2
8:00etatik 13:30etara bitartean:
G1 linearen azken geralekua San Bartolome kalean izango da.
G2 linea Antiguatik Pio Baroja eta Aldapetarantz bideraturako da San Bartolome kalera iritsi arte, non azken geralekua izango duen. Itzulerako ibilbidea alderantzizkoa izango da, eta hortik aurrera ohiko ibilbidea jarraituko da.
UK01
Donostiatik 9:05ean, 11:05ean eta 13:05ean irteten diren zerbitzuek eta Azkoititik 7:45ean, 9:45ean eta 11:45ean irteten diren zerbitzuek Donostiako autobus geltokian egingo dute geldialdi bakarra. Ez dira erabilgarri egongo Askatasunaren hiribideko eta San Martin kaleko geralekuak, eta Antiguako geraleku guztiak, Donostiara sartzekoan nahiz Donostiatik irteterakoan.